Kaixo adiskideok! Zer moduz doa udazkena? Uda erabat ahaztu dugu eta orain azaroa etorri zaigu. Hilabete honetan Halloween festa ospetsua daukagu. Jakin behar duzue festa ezagun honen eratorria aintzinako Irlandarren druiden garaian kokatzen dela. Erromatarrek festa hau bereganatu zuten eta berdin egin zuten kristauek historian zehar. Europearrek Amerika konkistatu eta beren ohiturak eraman zituzten beraiekin. Gaur egun amerikar kulturari oso lotuta dagoen festa hau kultur dezberdinetan zehar hedatu da.
Baina gure euskal kulturan baditugu gure aintzinako leiendak eta pertsonai mitologikoak.
Hona hemen Tartaloren istorioa eta hilabete honen bertso ederra….
TARTALO
Tartalo “Begibakarra” Euskal-Herriko mendietan bizi omen zen. Gizakiak jaten zituelako, gizajale hots egiten zioten. Hanka bakarra eta begi bakarra zen. Euria egiten zuenean hankak luzatu eta bere oinez mendi osoa estaltzen ahal zuen. Horrela, herritarrek ez ziren bustitzen. Artalde handi bat zuen. Kobazulo batean bizi zen eta harri handi bat jartzen zuen ate gisa. Inguruko jendea beldurrak airean egoten zen, Tartalo gizajalea baitzen.



